BCCCAP00000000000000000001793

Subegorria - Baiña nik, nai ta nai ez, dirua edo bi oillo bearko ditut, bada! - Alajainkia! Alperra ezik, lotsagabea ere bai? Erriko jaietan ez diagu oillorik jan ta aixa nai ituzke b ., l. Armarioa zabalduz, sardio zaar batzuk atera zi– tuen, eta semeari aurrean jarri. - Lana galanki eginta, ontatik mantentzen gaituk gu; ez oillotik. - Nik bear ditut, bada, bi oillo! - Erotu egin aiz edo deabruak artua ago? Zer asmotan ator: beste semeak palta diran ontan, gu ikaratuko geralakoan? Utziek diru ta oilloei pakean. Ez nikek txarrean asi nai. Baiña, bestela, laxter ikasi– ko dek aita nor dan. Markes baten alaba baiño guri ta dotoreago jantzita al ator gurasoengana eske? Aita edozertarako prest zegoela igerri zionean, ikaratu zan semea. Antz ematen baizion, txarrean asi ezkero, oraindik bera baiño geiagoa zala. Eta atzera egin zuen, erantzun au emanez: - Ni ez naiz aitarekin borroka ibilliko. - Bai. Ni eskaxagoa naizela uste bauke, i ez in- tzake oillorik gabe joango. - Ez daukat nik bazkaltzeko ere eskubiderik? - Oraintxe esan dek egia: ez daukak. Alare, oraindik beiñepein ez dik orí emen iñork ukatuko. Baiña guk egiten degun bezelakoa. Iregatik ez gaituk oilloak iltzen asiko. Ezin bizitzeraiño etorri gaituk, eta lotsa gutxirekin oillo eske así? Ixil-ixilik aldegin zuen. - Denontzat obe. Baiña aitak bilduko du seme on. - Zuk, Petra, zaindu zazu etxe-inguru au, lapu– rretara etorri liteke ta. 155

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz