BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Zergatik ez diok aitari eskatu? -erantzun amak. - Arkaitzak baiño ere biotz gogorragokoa dauka. - Itz oiek ez dituk ere etxerako txarrak. - Nai ta nai ez bearko det, bada, nik. - Aitaren berri gabe, nik ez dit zentimorik eman- go. - Dirurik ez badaukazu, oillo pare bat bedere– nik. Gaur, Santander artutako poza ospatzeko, apa– ri-merienda bat degu lagun batzuen artean. - Etzakela emen olakorik egin. Bestela, aitak garbituko au. - Datorrela. Ikusiko degu noraiño irixten dan. Ni ez naiz bada zuen semea? - Nik ez dit nere semerik ukatuko, i bezelako deabru bat bada ere. Baiña ez dirurik eman, gure larritik ateratzen lagundu bearrean zapaltzen ari aiz ta. - Nik eramango ditut bada. - Etzakela olakorik egin. Bestela, ikaragarria gertatuko dek emen. Atarían jolasean zebillen alaba gazteak, aien el– kar-izketa entzun ondoren, aitari abisu eman zion. - Eskerrik asko, alabatxo. Ikusiko diagu noraiño irixten dan bere lañezan. Amarekin eztabaidaka ari zala sartu zan aita. - Zer gertatzen da emen? Izutu zan semea, bere onetatik aterea baizetorren aita. Amak ala erantzun zion: - Dirua eskatu dit, eta zure berri gabe nik ez diodala xentimorik emango. Ondoren, bi oillo era– mango dituela. Olakorik ez egiteko, bestela etxe on– tan ez dala atsegin izango. - Aizak: zergatik ez didak atxur bat eskatu, ta nerekin, ire bazkaria irabazteko, arto-jorrara joan? 154

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz