BCCCAP00000000000000000001793
Subegorria lekutik, guda madarikatu au bukatu orduko, etxean izango dek. Seme gazteak genituen etxeetan. Ez dik guda onek on aundirik egin. - Irabazten bada ere, emengoak lagunduta ez da izango. - Zoritxarrez, geiegi laguntzen ziegu, gure bu– ruak zapaltzeko gaiñera. Gutxi al derizkiok, iru se– metatik gurasoei laguntzera iñor ez datorrela? Alaba gaixoak ari dituk gizonen lanak egiten. Andik-emen– dik eskutitzak bazetozek, baiña beti eske. Auzoan ere, gaixoak alamoduz zebiltzak: lau neska gazte gi– zonak bezela !anean, eta gu baiño okerrago. Gureak etorriko diran itxaropen ori bazeukagu beiñepein. Aiek ori ere ez. Ederki utzi dituk, bi aingeru aiek il erazita. Bi auzoak oso elkar-maiteak izan gaituk. Orko naigabea ezik, gurea ere badek. Ori alare gura– soak ulertzen ditek: ero gaizto baten lana dala. Aitak bazeukak irekin bakarka topo egin ta galderatxo ba– tzuk egiteko gogoa. Aren atzaparrak arrapatzen ba– aute, erruki aut. - Nik ez nuen Manueltxo iltzerik nai. - Ori bezin errugabea uan bestea, ta orrekin ez dek ere kontzientzirik garbituko, borreroak ik esanta etorriak itun ta. Katamotza bezela giza-odola edaten oitua dagoen bati, etziok ajolik bat il edo bestea. Erru guzia irea dek; ez aiena. Joakiñi zer egin diok? Okerrekoa il erazita ez aiz asko damutu. - Arek ondo merezia zuen. Ospitalera bisitatzera joan ta jo egin niñuen. - Laguntzera joan baintzan, etzin olakorik egin– go. Alperrik ariko aiz eskuak garbitzen. Odol-kutsu ori etzaik kenduko. Gure etxeko lotsakizuna aiz i! -esanta, bere lanetara joan zan, geiegi berotzeko beldurrak. Ori nai zuen Subegorriak, amari erasotzeko. - Ama, nik dirua bear det -esan zion. 153
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz