BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Santander artu? I baiño azkarrago ibilli dek orduan norbait. Ori esatera etorri al aiz? Zalaparta pranko atera ditek, gure bizkar bizi diran oiek. - Neretzat beti itz motz ta zorrotzak dauzkazu. - Eta ik guretzat goxoak eta luzeak al dauzkak? Badakik ori etxe ontarako berri kaxkarra dala; ta guri min emateagatik arro-arro ari aiz oiuka. - Nik ez det uste, orrela berotzeko moduko arra– zoirik eman dizudanik. - Etxean onik ematen ikasi al dek? Ni ez nauk berotu. Baiña len ere esan dit, gudak daraman mar– txa guretzat txarra dala ta min ematen digula. - Jokoa irabazi ta galtzeko izaten da. - Bai. Baiña ez gero kukurruka galtzaillea umil erazteko. Berekin zeramak naiko naigabea. I berai– zik ere ortan ari aiz, adarra jotzen guri. - Orduan, ni pozik ikustea ez dezute nai. - Nik denak pozik ikusi nai nizkikek. Baiña on eginta. Ez bere gaiztakeriagatik etxekoak sumin– tzeko. - Esaidazu zer gaiztakeri egin dizudan. - Gure semea ote augu? Zalantzan jartzen nauk. Billau maltzurra aiz orratik. Ez ote zekiagu alegiñak egin ditukala, Joxe gure seme zaarrena espetxera eramateko? Eskerrak aurretik erne ibilli giñan. Ire borondatez, zuloren batean or egongo uan usteltzen, bi tiro eman ta gero. - Orain dagoen lekuan, ez du etxerako askorik egingo. - Ez dik egingo, baiña eraman ere ez. Ez duela etxetik zentimorik bialtzerik nai, an denetik badau– kala-ta, abisu eman ziguk. Ori dek seme batek bere gurasoen larriari begiratzea. Espetxean sartu balute, berriz, nai ta nai ez biali egin bear. Orain dagoen 152
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz