BCCCAP00000000000000000001793

SUBEGORRIA Santander artu zutenean, Joxe auen eskuetan erori zan. Alegiñak egin zituen Subegorriak, uraxe salatu ta galtzeko. Baiña ordurako erriko agiri guziak bialiak zituzten eta, espetxera sartu bearrean, bata– llón de trabajadores'etara biali zuten. Sumindua ze– goen, besteak aurrea artu ziotelako. Etzuen iñor gal– tzeko modurik egin, asko zituen gorrotoan zeuzka– nak baiña. Erriko agintariak, Gipuzkoa'n ikusi zutenakin eta ain errex erritarrak laguntzik gabe utzita galdu zirala– ko, damutuak zeuden. Etziran, bestela, ainbeste eriotz egingo. Orregatik, oraingoan gogoz ta biotzez artu zuten arraixkuan zeudenen babesa, asko ziran-ta larri zeudenak. Etzuen Subegorriak berea iritxi. Arro-arro alare etorri zan etxera, Santander ere artu zutela ta oiuka. Aitarekin lotu zan berriro. Bein ortzak erakutsi ziz– kion ezkero, etzan geiegi sartu. Baiña orain garaille, goxoa zegoen. - Aita, Santander artu degu! -agurrik ere egin gabe, itzetik ortzera eraso zion. Aitak, naigabetua, zorrotz erantzun ere: 151

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz