BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Buzo zaar bat falanjetarrena. Lizar-adar sendo bat makiltzat. Etzeraman ez diru ta beste agiririk. Iges zebillen boluntarioren bat izango ote zan. Oñati'ko kanposantuan zegoela, nai zuenak ikusi. Joakiñekin itzegin zuten artzai ta baserritar gu– ziak, ao batez ala zioten: - Ura dek. Esan genioken bada txaboletan lorik ez egiteko!. .. Aiek etzeukaten arekin zer ikusirik eta etziran kanposantura joan. Lagundu zion Bilbao'ko sendagilleak ere, egune– rokoan irakurri zuenean, ala esan zion bere alabari: - Ni salbatu niñun Joakin gudari mazal ura il dute Arantzazu'tik bertan. - Gizarajoa! Eta araiño joan ta gero! Eta ez daki– te nork illa dan? - Ez. Beren eskuz justizia egiten ari diran kon– tzientzi gabeko oien lana noski. - Ainbeste ibilliko <lira orrela jantziak... Ezin konta-ala gazte, berriz, galduak, berentarrak non dabiltzan ez dakitenak. Iñor etzan jabetu mendi artan. - Illa, gaiñera, auskalo nongoa zan -esango zuen jendeak. Joakiñen gurasoak ere etzuten semearen aztarre– nik. Zer pentsatu bear zuten ura ala izan zitekenik? 150
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz