BCCCAP00000000000000000001793
Joakiñen odisea txieneko ogei, ezin zuen ulertu. Leioa itxi ta oatzera joan zan, salatari ura nola galdu lezateken pentsatuz. - Karraxi ta tiro oiek non ziran? -galdetu zion emazteak. - Gure txabolaren ondoan noski. Atzo esan ni– zuen gazte gizarajo ura ilko zuten. Nolako arraixkua zuen esan, baiña etzuen ainbestekorik usteko. Jain– koak zerua diola. - Baiña ainbeste tiro gizon bat iltzeko? - Bigarren eraso-aldi ori ez dakit zergatik izan ziteken. Iltzailleak, lan on bat egin balute bezela, lasai joango ziran. Ta nork zekien, goizean kezka aundi gabe, mezetara. Etzebiltzan bada medallez beteak? Gauaren mende, dena ixil-ixil geratu zan. Illa zulo– ren batera botako zuten, eta gure Joakin apaizgaia aztarrenik utzi gabe galduko zan, beste millakaren batzuk bezela. Baiña ordu artan aizea ta euria, ikara– tzeko moduan egal artara suilka zetorren. Iltzaille auek etzeuden iñoren mende. Agintariak etzuten ja– kiten eriotz oien berri. Beiñepein, ezjakiñaren itxura egin. Urrengo goizean, mendi ura guardizibillez bete zan. Aztertu zituzten inguru aiek guziak. Baiña ezin ziteken kristaurik ibilli. Aizea ta kazkabar, elur bus– tia ere ari zuen, Garagarrilla izan arreo. Gain artan benetan otza zegoen. Mutil gazte bat, buruan bi tiro eman ta illa arkitu zuten. Parte eman ondoren, Oña– ti'ko kanposantura eraman ta an geratu zan. Urrengo egunean, egunerokoak eta irratiak za– baldu zituzten ango berriak: guardizibillak eta beste ezkutuko iltzaille batzuk eraso-aldia eduki zutela Arantzazu'tik kilometro gutxira, ta mutil gazte bat zegoela buruan bi tiro artu ta illa. Guardizibillekin tiroka aritu ziran aien lana. Bere ezaugarriak ere jar– tzen zituzten: mutil gazte sendo bat; ori-beltza illea. 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz