BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Nik lagunduko dit bertaraiño. Baiña ez nauk sartu– ko. Orko praile guziak ezagunak dizkit. Ez nikek iges dabiltzanak orrela eramaten nabillela jakiterik nai. Or ere aldaketa gogorrak egin dizkitek, joan diran illabete auetan. - Eskerrik asko zure borondate onagatik. Baiña orrera sartu gabe igaro nai nuke arrats au. Txabolatik bai, ertengo naiz. - Naigabe ematen didak, baiña or konpon. Edo– rrek ikusi. Arraixku txarrean ago. Artzaia triste joan zan. Etxean pozik artuko zu– kean, baiña beldurra arek ere. Ura joan zanean, bertan geratu zan Joakin, euria ari zuen ta. Bustitzen bazan, berriz, etzeukan beste aldatzekorik. Oraindik gaiñera goiz zan. Orrela agintarien ixillean beren eskuz justizia egi– ten zebiltzan oiek, illuna maite izaten zuten. Berandu xamar azalduko ziran. Garagarrillean zeuden gaiñe– ra. Eguo luzea ta gau motxa. la illundu orduko gau erdia zan. Nekatua zetorren ta loak menderatu zuen Joakin, artzaia ta beeko baserritarraren kontsejuak aintza– kotz artu gabe. Gau erdi aldera, mendiko ixillean, bi tiro-ots en– tzun ziran. Karraxi batzuen ondoren, gero ixil-unea. Baiña andik bereala beste ogeiren bat sutu zituzten. Artzaia atera zan leiora. Ixil-ixilik zegoen dena. Etzuen txakurren zaunka besterik entzun. - Zer deabrukeri gertatu ote da or? Lenen bi, andik bereala alako errenkada ... Ai, gizarajoa! -zion-. Oneraiño etorri ta ere paltaz galdu dek bizia, lasai asko egongo intzana, nere esana egin bauan. Txakurra bezela il ere, latan engoela arrapatuko iñu– ten ta. Lenengo biak ari sutuak iruditu zitzaizkion, ka– rraxiak ere izan baiziran. Baiña bigarren erasoa, gu- 148
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz