BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak tzen zuen lekuraiño. Eskerrak ainbeste San Rafaeli. Etzuen bestela eguo ale oietan txango ori guzia egin– go. Beste saio batean Arantzazu'n zegoen. An arkitu zuen bera, Joxe, onen anai gazteagoa, baita Subegorria ere, garai batean ango elizara zi– joaztenean, bein baiño geiagotan lo egin zuten txa– bola. Andik goiz-goiz aterata irixten ziran goraiño. Baserritarren aolkua aztuta, an sartu zan lotara– ko. Orduantxe eraso baizion euriari. Etzuen uste iñork ikusi zuenik. Baiña norbait bazetorren aren urratsei jarraituz. Ez Bilbao'tik, jakiña. Ura errenka aldapak gora zijoala ikusi zuenean, «Au iges zebi– llek» zion berekiko. Inguruko artzaiak oso ezaguna zuten, Joakiñi ja– rraiz etorri zan mutil gazte ura. Baiña etzuten begien aurrean ikusi nai. Zeletari ta salataritzat zeukaten. Txibatoa alegia. Illean bi edo iru aldiz egiten zuen Arantzazu'ko inguruko buelta ori. Ardiakin bere bordara zijoan artzai batek ikusi zuen gaztea, ara sartu zanean. Baita ere txibato ori leiotik begira nola egon zitzaion eta ixil-ixilik aldegin zuela. Txabolaren jabea zan artzaia, ta eme zegoen. Pizti ura leiotik begira somatu zuenean, jetxi ta ber– tan arkitu zuen Joakin gaztea, lo betean. Sartu baiño len, bada ez bada, ots aundi bat atera zuen artzaiak, ta aizkatu zan Joakin, etsaiak gaiñean zituelakoan. Beeko baserritar arek esana gogoratu zitzaion. Etzuen arrazoi makala. Baiña artzai bat begira zeukala oartu zanean, bai lasaitasun ederra artu ere, ta ezaguna gaiñera. - Ez didazu nolanaiko larria eman. Uste nuen iru adarretakoak zirala. - Jaunari eskerrak, ez dizkit begien aurrean ikusi nai. Baiña barkatu, gazte. Niki len nonbait ikusi aut. - Txabol ontantxe bertan. Beste iru lagunekin, 146

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz