BCCCAP00000000000000000001793

Joakiñen odisea - Emen irugarrena? Obe genduke! Ni nabil, ni, jetxi ta igo, emazteari pixarrak biltzeko laguntzen. Orrek iruzurtu zaituzte. - Ala izango da. Gu, ziur iru ziñatelakoan etorri gera. Ta, itz batzuk egin ondoren, beren bidean joan ziran. Igo zan berriro gizona ta: - Ago, ago oraindik! Onera begiratzen ditek. Etzekit sinistu diguten. Gurdia bete zuten, bai, ta izkutatu ziran andik. Jetxi zan mutilla ta ala esan zien: - Beste seme bat badezute. - Beste seme bat? Nor? - Ni. Gaur jaio naiz berriro. - Orren larri al abil? - Bai. Nola arraixkatu zerate orrenbesteraiño? - Utziok orri pakean. Len ere olakoak abeto ikusten dizkiagu. - Emen ere orrela al zabiltzat~? - Aspaldi ontan bai. Nondik ator? - Bilbao'ko inpernutik. - Falanjea izanta oien beldur al abil? - Zu Franco bezela naiz ni falanjea. Gudaria naiz ni. Il nai nautenetatik iges natorrena. Arrapatzen banaute, ez daukat nik bi eguneko bizirik. - Bilbao'tik? Alajainkia! Lekutatik ator. - Onda al noa ni emendik Arantzazu'ra? - Bai. Oraindik urruti zegok, baiña jarraiok bide oni ta ara aterako aiz. Zerbait artu nai badek, onuz– kero gogoaren paltik ez dek izango. Alaxe, aiekin igo zan. Apari-merienda lege bat eman zioten; eta, oitu bezela, atera zan lotarako. Biaramonean, ibillian-ibillian eta itxoinka-itxoin– ka iritxi zan, bere zorionerako, berak onda ezagu- 145

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz