BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak tengo zera. Gu, erromes goazenean, ortik igotzen gera. Jakiña, oraindik urruti daukazula. - Guk ezik, orrek ere naiko naigabea badabilki gizarajoak. Euskalerriaren erdia olaxe ibilliko da -zioten baserritarrak-. Gure barrero auek etzaizkigu oso goxoak etorri. «Asiera ona -zion Joakiñek-. Olako asko billatu– ko banitu... » Al zuen bezela, mendira joan zan lotara. Orrela, baserririk baserri, denetan ondo artzen bazuten, bere elburura iritxiko zan itxaropena azitzen zijoakion. Baiña izan zituen bi uste gabeko larriak. Urrengo egunean, aldapak gora zijoala, belar on– duz gurdia zamatzen somatu zituen bidean. Ondo zijoan edo ez jakiteagatik, aietara urbildu zan. Iz– ketan asi zan orduko, goitik beera zetozela ikusi zi– tuen bi txapel oker. Ura aren larria! Eun metro baiño alderago, soro garbian, ezkutatzerik ez iñora. Iges egiterik ez, aiek ikusi gabe. Txuxen berengana zeto– zen, itzegiteko asmoan. - Oraintxe galdu naiz. - Iges al abil? -galdetu zioten baserritarrak. - Bai. Ta arrapatzen banaute, nereak egin du. - Igo adi gurdira. - Baiña zuek ere galduko zerate. - Bixi-bixi igo adi gurdira! Beiak aurreka zeuden. Zibillak andik zetozen. Bera, berriz, atzeko ezpatari elduz igo zan. Baita baserritar aietako bat ere. Andreari laguntzera jex– ten zan tarteka. Gurdia pixar bat antolatu ta berriro jetxi. Guardizibillak, beren agurrak egin ondoren, beti an zebiltzanak ziran ta erdi ezagunak, onela galdetu zieten: - Non dezute irugarrena? 144
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz