BCCCAP00000000000000000001793
Joakiñen odisea gordelekuak. Ondoren, egundoko erasoak izan geni– tuen, bat baiño geiago. Eguo artan etziran sartu. Baiña bai amaika gazte il ta ondatu. Gu lautatik bat geratu zan ukuitu gabea: zuen semea. Bi bertan illak. Neri, berriz, zauri sakon bat egin zidaten. Ni ospita– lera nakartela ikusi nuen azkeneko. Agurtzera etorri zitzaidan, eskua emanez: «Agur, Joakin. Suerte ona izan dezakela». Ez det geroztikako berririk. Ni ospi– talean nengoela sartu ziran. Ni an utzi niñuten. Segu– ru asko, Santander aldera joana izango da. Bereala bere barrungo sakeletik atera zuen argaz– ki bat, eta eman zien ikusteko. - Or gaude lau lagunak.. Oietatik bi illak dira. Zure semearen ezkerreko orri, ezpatarekin moztuta bezela, burua aidean eraman zion bonba batek, ez dakit zenbat metro bidean. Beste orri kopetaren er– ditik sartu zitzaion bala. Ezkondua zan, seme baten aita. Etzuen ikusterik izan. Bera Bizkaia'n zebillela, Gipuzkoa'n jaioa. - Gizarajoak! Beren adiñik onenean ... - Ez daukat aparia ordaintzeko dirurik. Ori be- derenik zuentzako, ez balitz etorriko ere, bere oroi– garri bezela. - Eskerrik asko. Berri pozgarriak ekarri dizkigu– zu. Zailla baita emengo eskutitzak ara ta angoak onera igarotzea. Batez ere argazki au benetan es– timatzen dizugu. Ez baidegu beste bererik. Emendik etzoaz zorretan. Eskua emanez abian, ala esan zion aitak: - lnguru auetako baserri guzietan ondo artuko zaituzte. Baiña kontseju txiki bat emango nizuke. Obe dezu lo kanpoan egin. Ez txaboletara sartu. Badakit arrats askotan aztertzen dituztela. Aingeru guardakoak zaindu zaitzala. Erne ibilli gero. Bidean noiznai gora ta beera ditugu gure adiskide maite oiek. Bide oni jarraitzen badiozu, Arantzazu'ra er- 143
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz