BCCCAP00000000000000000001793

Joakiñen odisea - Antz eman dizut, zu zatozen bezela, iges zabil– tzanen bat izango zerala. Ez baizera zu lenengoa. - Bai. Asmatu dezu. Alaxe nator. Zu ezik, ni ere ezin ninteke nere itzalarekin ere piatu. Salatari ta txibato asko dabil bazterretan. Guretako bat illare– kin Jainkoa omentzen dutela uste duten oietakoak. - Erruz supritu degu azkena sartu ziran auekin. Seme bat espetxean daukagu. Bestea, Bilbao alde ortara joana, ez degu oraindik aren berririk. Artu dutela jakin degu. Baiña inguru au zaindu xamarra daukate. Noiznai emen ditugu txapel oker oiek. Orain ere ala zirala uste nuen. Ez genduke berriro oien atzaparretan erori nai, emen geratzeko asmoan bazatoz beiñepein. - Ez, etxekoandre. Guri epelak eman dizkigute. Ederki nere !arruan ikasi det ori: oiek begitan ar– tzeak zer esan nai duen. Mendi alde ortan naiko lekua badaukat lotarako. Neretzat seguruena orí da gaiñera. Goseak aulduta nator. Zerbait jatekoa nai nuke. Baiña ez daukat dirurik, Euskadi'ko ogei duro besterik. Orain batere ez du balio. Alare, nere an– tzera dabillen batí laguntzea beti ondo sarituko du Jainkoak. - Oiek dira kristau baten itzak. On egiteko ez degu diru bearrik. Nondik zatoz? - Bilbao'ko inpernutik. - Jesus! Lekutatik! Eta norako asmoan? - Frantzi'raiño gabe ni ez nago seguru. - Lekutan daukazu. Ta iritxiko al zera egundo? - Atera naizenean urrunago neukan. Bi egune- tan oneraiño iritxi naiz. Alare,. ez banego zauritua... Orrek asko lotzen du nere ibillia. - Ori da ondo pentsatzea. Zauritua gaiñera? Itxogin zazu apur bat. 141

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz