BCCCAP00000000000000000001793
Joakiñen odisea olakorik egin. Biderik neketsuena artu bearra zeu– kan, arraixkurik gutxienekoa bere ustez. Zauriak eta inguru aietan zebiltzan txapel okerrak uzten bazioten pakean, bidean galdu gabe iritxiko zan. Aitzgorri'ko bidea artu ta andik egingo zuen bere ibillia edo odi– sea. Arantzazu'ko inguru oiek oso ezagunak zi– tzaizkion. Udaran bere lagun batzuekin an egiten zituen bere opor-aldi txikiak. Asi zan gora ta beera, batean igo, bestean jetxi, gure Joakiñen kalbarioa. Iritxiko alzan beste aldera? Zergatik ez? Asieran baiño aurrerago dago orain. Polliki-polliki bazijoan, bada. Ezin zezaken geiago. Zauriak ere kalte egiten zion. Baiña ibillian berotzen zitzaionean, baziteken aixago joatea, bere urri– tz-makillan babestuz. Lo egin zuen txokon artatik baiño ikusmira obeagoa zeukan orain. Dranguka– dranguka aurrera beti, itxogin-aldi motxak maiz egi– ñaz. Gipuzkoa'n sartu zala igerri zion. Eguerdia izan– go ote zan ere bai eguzkian, erlojurik etzeraman baiña. Urdaillak ere gutxi gora-beera ordu orren be– rri erakutsiko zion. Eseri ta gosaltzen utzi zuena jan– ta, ur-txurrupa bat egin ondoren, aurrera berriro. Etzegoen lo-xuxta egiten oitua. Sartaldeko mendien atzean gorde zan eguzkia. Arratsa zetorren gaiñera. Joakin goseak zegoen ta zer janik ez. Lotarako naiko lekua bazeukan inguru artan, etzuen otzik egiten ta. Jan gabe, ordea, ezin ibilli. Andik urruti xamar baserri bat ikusi zuen. Baze– kien guda madarikatua aspaldian andik igaroa zala. Etzan, bada, Bilbao ta bere inguruak bezela zaindua egongo. Etzekien zer iritzitakoak izango ziran, baiña bai kristauak. Ez da Gipuzkoa'n baserritarrik, bere izkuntzan itzegin ta iges dabillen bat salatuko duenik, eta lagundu gabe utzi. Ango ateak jo zituen, bada, 139
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz