BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak tuaren ondorena da. Oiek ez dute egin. Alare, oke– rrenak gu. Or kantari ari dala ilko lutekenak ere badira, munduko errege gerala uste degun auen arte– an, bat baiño geiago. Gu, berriz, gorrotoz kixkaltzen gaudelako gabiltza orrela». Oldozpen auek buruan zebilzkiela, birigarroa egatu zan andik beste bazter hatera, an ere kantari jarraitzeko. Orduantxe, non zegoen oartu zan Joa– kin, eta egoera !arriaren garraztasun guzia ixuri zi– tzaion bat-batean biotz naigabetu artara. «Ondo ago orri entzuten, baiña Bidasoa an ze– gok». Apaizgaia zan ezkero, bere betiko otoitzak egin– ta, aita gure bana errezatu zizkien bere aingeru guar– dakoari ta San Rafaeli. Sendagillearen etxean eman ziotena, erdia bederen jan ta bestea gerorako jasota, makil bat artuz eta kantari ari ziranei agur egiñaz, eraso zion bere lan zaillari. Biotza bear zuen, baiña bere bizia zeukan jokoan. Ipar-Euskadi'raiñoko txangoa arraixku aundiko ta neketsua. Etzeukan bes– te etsairik: txapel okerrak. Zenbat kilometro? Aus– kalo. Berak ere ez daki oraindik nondik nora joan. Artzen duen bideak moztu edo luzatu lezaioke bere ibillia. Nolanai dala ere, erruz. Euskadi'ko dirutik ogei bat duro izango ditu. Besterik ez darama. Dena eskean ta baserritarren borondate anean billatu bear– ko du zer jana. Ori da bere itxaropena. Kaskora erten zanean, bide galtzerik ez egiteko, non dagoen ta nondik nora joan ikasi nairik asi zan. Lenengo begiratua Gipuzkoa aldera egin zuen, ango mendietara, biderik errezena ez noski, baiña segu– ruena nondik zegoen jakiteko. Askotan aieka aietan ibillia, antz eman zion nontsu zebillen. Denen gaiñe– tik Aitzgorri'ko mendi kankarra azaltzen zan. Bai atsegin litzaiokela Gipuzkoa barrura sartu ta erri txi– ki oietako batean atsedentzea. Baiña ezin zezaken 138
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz