BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak ken geiago. Bere odisea ortan jarrai dezaiogun bada gure apaizgai gizarajoari. Au, bada, bakarrik geratu zan, ondo ezagutzen etzuen lekuan, bere zauri ura oraindik oiñazetan, eriotz-zigorra emana, txakur ta eiztariak atzetik datozkion ta iges dijoan erbiaren an– tzera. Aren ankak baleuzka, laxter litzake beste alde– an. Alare, ez du dena galdutzat jotzen. Sendagilleak asko erreztu dio bere lana. Bizia maitagarria dala askotan entzuten degu. Azkeneko eriotz-langa ortara iritxi dan aiton batí galdeiozu ea ortik igarotzeko gogorik badaukan. Ezetz esango dizu. - Ortarako oraindik badago denbora. Mundu on– tan ez nago aspertua, naiz-ta gaixorik neketan ibilli. Or daukazute txaran gazte bat, bere ustez ematea merezi duen bati bizia eskeiñi diona ta orregatik zau– ritua. Eraso aietan bizia galdu balu, aberriari merezi– tako oparia eskeintzen ziola zerion bere kontzien– tziak. Baiña orain bere kutuna il dioten ontan, orain– dik bizia maitagarria iruditzen zaio. Ez du odol otzean pareta-bazter batean balaz josia erori nai. Ez bere bururik alperrik galdu ere. Aurrerago begira– tzen dute bere begiak. Betiko ametsak datozkio bu– rura: apaiz egin ta lagun urkoen onerako, dan ta duen guzia mazal-mazal eskeiñiko diola merezi duen zerbaiti, Jainkoak onik ateratzen badu. «Zauritua -zion berekiko-, ez al da ori neretzat mesedegarri? 11 nauten edo ez zalantzan dagoen iñori etzitzaion bururatuko mendiz-mendi iges egitea pen– tsatuko nuenik. Uri barman ibilliko dira nere billa. Bitartean, bidea aske utziko didate». Illuna gaiñean, nekatua benetan, edo aspertua beiñepein, txara utzi ta aurrera jarraitzeko. Ea indar berritzen ote zan, basoan igaroko zuen arratsa. Zau– riaren oiñazeak uzten bazion lo egiten, atseden pixar 136

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz