BCCCAP00000000000000000001793
Il edo bizi ote da? ko agiri onakin. Baiña izutua etorri uan. la ber~ ere lotu zutela, errian iltzen aritu zan bat salbatzera Joan zalako. Illa izan bazan, esango zioteken. - Len ere kontatu dizutet, nik ez nukela ziñik egingo. Baiña nere anaiaren salaketa sinistu bazioten eta arrapatu, Joakin ez da biziko. - Egia da ori. Etzan emen ezertan ere naastu. Alare, iltzaille bezela salatu. Nork eta arek. Etzuen ikusterik izan ta. Gutxiagogatik amaika eraman dituzte ankaz aurrera. Zoritxarrez, Subegorriak izan– go du, bai, arrazoi. Urduri geratu ziran gurasoak zalantza gaizto or– tan. Andik egun gutxira, Arantzazu'n ikusi zutela za– baldu zuen norbaitek. Ala zauritua zegoen bat Bil– bao'tik atera ta Arantzazu'ra igotzeko, ez du nolanai– koa izan bear. Ez edozein moduzko laguntzailleak ere. Errenderi'ko baserri batean bazkaldu zuela ere iritxi zan gurasoen belarrietara. Baiña etxearen ize– nik ez. Nork kontatu zuenik ain gutxi. Martxa ortan, urrengoan beste aldetik egindako eskutitzen bat artu– ko zuten. Norbaitek orpoz-orpo jarraitzen ote zion, bada? Baita beste karta bat ere Bilbao'tik, Joakin beren semea arrapatu ta olako egunetan pusillatu zutela. - Berri auek, gure naigabeen bizkar par egiteko asmatuak izango <lira. Guri adarra jotzeko. Ez <laude gure !arruan. - Eskutitz au gezurrezkoa da. - Zertan antz ematen diozu? - Izenpetu gabea dagoelako. - Ala izan dedilla. Baiña ni txarrenarekin gera- tzen naiz: gure seme maitea Bilbao alde ortan illa izango dutela. - Arantzazu'n norbaitek ikusi zuela, Errenderi- 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz