BCCCAP00000000000000000001793
ll edo bizi ote da? - Etxera etorria dala salatu digute -esan zien txa– pel okerrak. - Orí ez da adarra jotze bat besterik zuei eta guri. Badirudi, gizona, España'ren erdia berak il duela, orrela ibiltzeko. Nai dezuten bezela pentsatu, baiña gure semea ez da olakoa. - Itxura onak engañagarriak <lira askotan. - Gaurko egunean bai beiñepein. Onak gaizto- tzat dauzkazute ta gaiztoak ontzat, zer iritzikoak di– ran jakitean. - Ez bazan gizon-iltzaille izan, etzuten orrela ibi– lliko. - Amaika gizon-iltzaille badabil zuen artean, onak arrapatu nairik. Mutil bat epaitu baiño len gaiz– totzat jotzea ez <lago onda. Bitartean, erri ontan dan gazterik gaiztoenaren salaketak ontzat artu, eskubi– tarra dalako. Alare, zuek onera etorria, semea bizi ote zaigun itxaropena guretzat. Egun batzuk atsedentzera biali zuten Subegorria– ren anai gazteagoa, kintak arrapatu ta eramana. Ura Joakin zalakoan etorriak izango ziran noski. Bazeu– katen errian beste etsai zeletariren bat. Joakiñen gurasoak oni galdetu zioten semearen berri bai ote zekien: - Bilbao'tik atar noski? - Bai. Andik nator, egun batzuetako baimenare- kin, atseden pixar bat artzera. - Zer moduz zabiltzate? - Gu osasunez onda. Baiña gure iritziaren aurka !anean, eta auek Donostia'n sartu ziraneko martxa an ere: eriotza eriotzaren gaiñean. - Anai Joxeren berririk bai al dezu? - Ez det batere. Arek aurrera joana izan bear du. Baiña, zoritxarrez, laxter eroriko da, igesbiderik ga– beko lekuan sartuak <laude ta. 131
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz