BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Gure inguruko erri batean gertatua da. Auek sar– tu berrian, erriko gizon ondradu bat salatu zuen ba– tek. Baita sinistu ere salatzailleari. Iltzeko zigorra ezarri zioten, baiña epaitu gabe. Zeramatela, erriko komandanteari aitortza au egin ornen zion: - Neri olakok amabi milla pezeta zor dizkit. Eta, ni iltzen nauzutenean, mesedez biur dezaizkiola nere alargunari agiriak. Etxean daude. - Olakok esan dezu? - Bai. Orixe bera. - Ori dezu, bada, salatzaillea. Inguruko batzuei galdetu zien gizon aren berri jakiteko. Lapurra ta gorrietakoa zala erantzun zio– ten. Zor zionari opa ziona, berari eman zioten. Zalantzik gabe, ezkertiar zalako. Ta eskubitarra izan balitz? Olako asko gertatu zan; eta, zoritxarrez, agin– tari batzuek sinistu egiten zuten. Gure lege-gizona, bada, agiri guziekin etxera eto– rri zan, beldurrak gaiñera, zemai egin ziotelako. - Bizi bada, ez al ditek arrapatuko -zion bereki– ko. Joakin reketeak iltzen? Ori etzuen bere errian iñork ere sinistuko. Ez baizuen ezertan ere parterik .artu. Bitartean, deabru baten salaketa fedeko egia balitz bezela sinistu. Naiago zuten, bizitzeko babes– tea baiño, iltzen laguntzea. Ori al da justizia? Egun batean, erriko guardizibillak etorri zi– tzaizkien etxera, an arrapatuko zutelakoan. Baiña gurasoak, arriturik, ala esan zieten: - Bilbao'ra joan zan ezkero, ez degu aren berri– rik. Alare, etxea goitik asi ta beeraiño aztertu zuten. Mendiko txabola ere bai. Atariko meta-azpiak ber– din. Baiña an etzuten berak nai zutenik arkitu. Aren aztarrenik ain gutxi. 130
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz