BCCCAP00000000000000000001793
IL EDO BIZI OTE DA? Joakiñen gurasoak ere, bada, larri zebiltzan: len bat illa, orain bestea arraixkuan. Bidaso'z aruntz iga– ro baiño len apaizgaiak aolkua eskatu zion lege-gizon arek, bere borondatez, bost edo sei gazterentzat aien agiri onak prestatuak zeuzkan, erriko gizon sonatue– nak izenpetuta. Bera joan zan. Donostia'n ere bazi– tuen orrela salbatuak. Batzuentzat onda etorri zan. Askatu zituzten. Baiña Joakiñentzat ez. Etzekitela bizi zan edo ez. Baiña lenengo justizia zala. Erritar batek salatu zuela aspaldi xamar. Erri artan bost rekete arrapatu ta il zituztela, eta aien eriotzean arek parte artu zuela. Bere begiakin ikusia, berak zionez. - Egia da il zituztela. Baiña salatu zuena iges egiña zan. Nola ikusi bear zuen ori bere begiakin? Mutil ori, gaiñera, apaizgaia ta erri ontan dan gaz– terik jatorrenetakoa da. - Apaizgaia? Okerrenak berak dira. Aiek berean geratu ziran. Lege-gizona, gaiñera, zemai eginta biali zuten, gaizkigilleak salbatzen ari zan aitzakitan. Aien iltzailleak arrapatu etzituz– telako, Joakiñi erantsi zioten errua. 129
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz