BCCCAP00000000000000000001793
Euskadi kezketan buruak zuritzeko edozer salaketa egiteko prest, pe– katu egin beldurrik gabe. Gipuzkoa'n beiñepein deabruaren lanak egin zi– tuzten, berekin ibillitako lagun asko salatu ta arresia– ren ondora bialita. Jenderik geiena, batez ere gudariak, Santander aldera joana izanagatik, aiek ere laxter eroriko ziran. Bereala bete zituzten ango espetxeak. Kolejio asko ere bai. Etzeukaten iñori barkatzeko gogo aundirik. Donostia'n bukatu ziran arratseroko paseoak, Bil– bao'n berritu zituzten. Uso-pasaran bezela, arra– tsetan etzan inguru aietan tiro-otsaren paltik. Ortara– ko pagotx ona arkitu zuten. Elgoibar'ko gudari gazte batek esan zidan bein: bide txigor batean beera zeramatela nola ikusi zituen illak eortzi zituzten lekuak. Batek beso bat agerian zeukala, ta jantzian zirudienez guardizibilla zala. Oiek ere, gorrien alde ibillitakoak, larrutik pagatu zuten. Sekulako salaketa egin zion bada Anttonek Joa– kiñi, denok dakigunez. Egia auzi jator batean azaldu ziteken. Baiña militarren auzitegian, consejo de guerra da– lakoetan beiñepein, zirt edo zart, txeetasun oiei begi– ra egon gabe, atzera edo aurrera egiten zuten. Joaki– ñek, beraz, arrapatzen zuten lekuan, iltzeko epaia emana zeukan militar sinisberen aldetik. Bilbao'n senide artekoren bat zeukaten guziak urduri zebiltzan, agintarien aurrerako zerbait zezake– tenen laguntza eske, ango nagusiei bialtzeko. Gudara joan bazan ere, etzuela atzean ezeren txarrik egin. 127
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz