BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Beretarren berri ikasten saiatuko zan bakoitza. Aiekin zer egingo ote zuten? Aspaldian Donostia'n gertatzen ari zana zeukaten gogoan: epaitu gabe era– man ta il. Gipuzkoa'n geratu ziran geienak, ezertan naastu gabeak ziran; besteak, ezer gutxi egiñak. Oietan ola– ko sarraskia egin bazuten, gudan eraso batean arra– patu zituztenakin etziran goxoago ibilliko. Emendik ara joandakoak asko ziran gizonik gaiztoenak, lapu– rretak eta eriotz beldurgarriak egiñak. Erru ori bere– kin zeramatenak, ez baziran beiñepein aurrean illak, an erori bearko zuten. Baiña ez ote ziran zuzenago– koarekin ere sartuko? Galdera ori zebillen aidean. Bi aldeetako urrutizkiñak dantzan: batzuk, emen– dik ara joandakoen berri eske; besteak andik, emen– go laguntzaren billa. Asi ziran eskutitzak ere, ango gora-beerak ikasi nairik, bereak aske ote zeuden, aurrera joanak edo non ote zebiltzan jakiteko galdezka. Bitarteko onak billatzen ere bai. Ur ortan pasea dagoenak badaki larritasun oien berri. Bilbao'n, berriz, auek sartu ziranean, leen esan bezela, atera ziran eskubitarrak sator-zuloetatik oiu– ka: - ¡ Viva el glorioso ejército español! Euskadiren etsaiak, ixilik supritu zutenak eta or– daiñak kobratzeko zoratzen batzuk beiñepein, etzi– ran aiek onenak izango. Asko baizekiten. Sendi as– koren larritasuna etzan, bada, batere arritzekoa. Nork pentsatu bear zuen ainbeste etsai zegoela barru artan? Ez bazan el glorioso ejército sartu, ixil-ixilik an jarraituko zuten lagun gisa, bixtan beiñepein. Len gorrien alde ibilliak eta beraizik bertan geratuak ez gutxi. Oiek izango ziran denetan txarrenak, beren 126
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz