BCCCAP00000000000000000001793

EUSKADI KEZKETAN Sekulako urduritasuna zegoen Euskadi osoan. Beldur gaiztoa, ez Bilbao'n bakarrik, Gipuzkoa'ko alde ontan ere bai, uri aundi orren azken ordua nola iritxiko zai. Berri kaxkarrak zetozen: beti atzera ta atzera; Iaguntzaillerik, berriz, ez. Emendik iges egin– dako guziak an eroriko ziran, erteerik gabeko lekuan sartuak. Bilbao, bada, etsaien mendean erori zanean, lax– ter zabaldu zan. Zalaparta ederrak atera ziran. Etzu– ten irrati ta egunerokoak gutxi aupatu beiñepein. Ba– tzuentzat poza zana, besteentzat negarra. Alaxe da mundu ontako bizia. Gorrotoa ta maitasuna elkarren urbil bizi baidira. Larritasun bizia, ezin egona, urduritasuna ta kez– ka samiñak sortu ziran Gipuzkoa'ko sendi askotan, ia emengo jende erdia ara joana zalako. Sendi osoak ugari, baiña batez ere beren seme, guraso edo aide geienak bazuten senide arteko nor– bait ara iges egiña ta orain etsaiaren mende .eroria. Askok aurrera jarraituko zuten, baiña ez denak. Bilbao'tik erten baziran ere, etzeukaten legorrez bei– ñepein igesbiderik. 125

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz