BCCCAP00000000000000000001793

Gordeleku billa igaro ta etorri berria naiz. Zer uste dezute: nere etsa– iak salbatzen ari naizela? Gazte ori nik ikusi det. Itzegin ere bai. Falanjea zirudien. - Nora artu duen badakizu? - Bilbao aldera noski. - Onda daga. Beste gabe aldegin zuten andik. Joakiñek bara– tzatik ikusi zituen joaten eta bereala sartu zan etxera. - Aldegin al dute txapel oker oiek? - Bai. Baiña salatua ago i, ta gu ere bai noski, norbaitek or sartzen ikusita. - Eskerrik asko. Zuk neri bizia zar badidazu, nik ere orain zuei zor dizutet. Neskarekin itzegin ta gero an geratu banintz eta ni an arrapatu, sekulako naiga– bea eramango nuen beste mundura: benetan sinistu diodan neskatx baten billaukeriagatik galtzen nuela nere bizia. Ta etzan egia izango. - Jaunari eskerrak, ando bukatu da, bai, ta bes– teren batzuk etorri baiño len goazen emendik. Biderako jana zorro batean eman zion neskak. Eskerrik askorekin batera bostekoa luzatu zion: - Agur, Kontxexi, nere bigarren aingeru guarda– koa. Olako amaika bearko ditut nere elburura irix– terako. - Agur, Joakin. Ta suerte on bat izan dezazula. Españatarren banderarekin eta «médico» jartzen zuen beste idazki bat zeramala atera ziran, sendagi– lleak iker bat egin nai zion lengusu baten etxeraiño. - Etxe au bizitzeko utzi zigunak, berak laga zuen garajean kotxe au. Agian iges egiteko berak bearko zuena. Oraindik beiñepein ez digute kendu. - Ikusia <lago bi aldeetan daudela gaizto ta onak. Gizatxar asko dabil gure artean. Zuenean ere ez gutxiago, ta oiek gaillendu zaizkigu, guk atzera egin– ta. 121

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz