BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Andik bereala sendagillearengana, onek beldur zuen bezela. Atea jo zutenean, au atera zan. Itzetik ortze– ra ala galdetu zioten: - Gizon estrañurik bai aldago etxe ontan? - Aita-alaba besterik ez gera bizi, ta biok baka- rrik gaude. - Guk ikusi degu bat neskarekin onera etortzen. - Egia da alabarekin bat etorri dala. Falanjea, ordea. Ala jantzia zegoen beiñepein. Baiña aurrera joan da. - Ez atezan gero ura iges dabillen gaizkille ori? - Orixe da nik erantzun ezin nezakena. Falanje- takoa zirudien. - Etxean al daga alaba? - Bai. Sukaldean ari da lanean. Deitu ta bereala etorri zan. - Zertara joan zera zu eroritako etxe ortara? - Gurea da ta egur egitera. - Eta zurekin etorri dan mutil orrek zer egiten zuen an? - Ziur esateko ez dakit, ez diot galdetu ta. Baiña, nere ustez, galtzak askatzera. - Eta zergatik lagundu dizu, bada, etxeraiño? - Berak txikitu dit egurra ere. Beste gaiñerako- an, nik ez dakit ezertxo ere. Gaur arte ez det ikusi orí. - Gaizkille bat dabil emen. Aren atzetik gabiltza. Ea ura zan ta zuek iges egiten lagundu. Alabaren ordez, aitak erantzun zion: - Ez bazaio kopetean idazten, guk ez dakigu bio– tzean daramana irakurtzen. - Guk alabari galdetu diogu. Ez zuri. - Iseka egiten didazute. Eroritako etxe ori nerea zan. Txikitu egin didate. Bertan galdu nituen emaz– tea ta bi alaba. Sei illabete gorrien mende espetxean 120

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz