BCCCAP00000000000000000001793
Gordeleku billa - Ez daukazu gaiztotua. Orrek atsedena bear lu– ke. Baiña lenbailen joatea komeni zaizu. Sartu be– rriak beren martxan jarri baiño len eta polizi oiek mugitzerako, neronek aterako zaitut Bilbao'tik. - Orduan ez naute arrapatuko, au bezela zaindu– ta ez dute edukiko ta. - Ez alderatzekorik ere. Mendi oietan baliteke noski guardizibillen batzuk ibiltzea. Baiña zuretzat zer jana billatzen, ori izango da zailla. - Bideko baserrietan sendi atsegiñak bizi dira; ta beren izkuntzan itzegin ezkero, zabaltzen zaie biotza. - Kontxexi, jarri iozu oni egun batzuetarako zer jana. -:- Eta ortatik naikoa billatzen al dezu? - Bai. Zuk diozun bezela, baserri auetan ematen didate. Berebilla atera baiño len, bada ez bada ere, bere .katalejoakin begiratu bat egin zuen inguru artara, ta 1 izutua geratu zan. Guardizibil-bikote bat eroritako etxearen ondakiñetara, ura aztertzeko asmoan, sar– tzera zijoala ikusi zuen. - Atozte onera ta begira zazute eroritako etxe aldera. - Urdeak aleenak! -zion Joakiñek-. Oiek iñon– dik ere jakiñaren gaiñean nere billa datoz. - Zalantzik gabe, norbaitek ikusi zaitu. Ta oiek onera etorriko ate diran beldurrak nago. Bada ez bada, zoaz baratzara. Bi bakarrak dira ta ez daukate dena ando zaintzerik. Estura ezkero, oiek ikusi gabe andik iges egin zenezake. Joakin baratzara joan zan. An gordeleku onak bazeuden. Sendagillea, berriz, autsitako etxea az– tertu ta gero nora artzen zuten ikusteko begira. Nor– baitek salatuta etorriak ziran, bada, etxea ikustera. 119
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz