BCCCAP00000000000000000001793
Gordeleku billa - Guda gaizto baten lanak. Bera espetxean ta beretarrak ori egin. - Osaba orren etxera joan nintzan orduan, eta andik lagundu diot aitari oraintxe arte. - Neri bezela, zuri ere etsaiak egin balizute ... Baiña zure lagunak ori egitea! ... - Alemanak egin ziguten. Bein ere izan al <lira oiek gure lagunak? - Ez dakit. Baiña Gernika dotore utzi digute. - Eta gaiñera gezur-kontari. - Aita etorria izango da? - Ura atera zanean iritxi giñan onera. Baiña ez da gure etxea. Osabarenean nengoela, eskutitz txiki bat artu nuen. Txalet txiki onen jabearena zan. Bera atzerrira zijoala ta, nai bagenduen, joateko orrera bizitzera. Agian etzuela urteetan etortzerik izango, ta utsa ikusita beste norbaitek artu etzezan. Zentimo– rik ordaindu gabe, etxea zainduz bizi gera gu or. Bere berebilla ere garajean utzi zigun. Aitak dabilki. Famili ori abertzale sutsuenetakoa da. Nere beste osaba bat nagusia; amaren anaia. Gu ez giñan bein ere erriko iskanbil auetan naastu, eta denakin ondo konpondu giñan. Auzoak asko maite dute aita. - Eta nola eraman zuten bada espetxera? - Eskubitarrak aukeratutako ziñegotzia izan za- lako. - Bakoitzak bere politika babesterakoan, etsaiak gera, ala esan baliteke. Baiña gure artean bai al <lago gorrotorik? Bazter guziak txikitu ta ainbeste jende il gabe ezin ote giñezken konpondu? Beti berearekin atera bear duten gizon batzuen agindu-naiak daka– rren sarraskia da au guzia. Berak ez daukate pakerik eta besterena ezin eraman. Deabruarekin bakarrare– kin berdin litezke oiek. Izketan-izketan bete zuen bere saskitxoa. 111
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz