BCCCAP00000000000000000001793

Gordeleku billa - Zuk ez. Baiña zu nor zeran ez jakiteak bai. Neskak bereala igerri zion ura iges zebillela, ta ala erantzun: - Norbaiten beldurrak zabiltza noski. - Ori da egia. Ni emen gordetzeko asmoan etorri naiz, illunbistan Bilbao'tik ateratzeko. Benetan zau– ritua nago ta atseden artu nai nuen. - Eta zeiñek galerazten dizu? - Zuk. Badakizu non nagoen eta salatuko nau- zun beldurrak. Ori da guzia. - Orren neskatx narratxa al dirudit? Nere adiñe– ko batek zu bezelako mutil gazte bat ez du egundo salatuko. - Egitan ari zera edo atzipetu egin nai nauzu? - Gaiztoenari ere ez nioke olako billaukeririk egingo. - Txuxenean ez noski, baiña zearka bai beste norbaiti kontatuta. Gaiñera, ni nolakoa naizen bai al dakizu? Jantzi onekin, otsoa edo ardia naizen? - Falanje-jantzian zabiltza ta ala izango zera nos– ki. Baiña benetan arritzen naiz zureetatik berex ibil– tzea. - Jantzia, bai, ala daramat. Ez naiz, ordea, falan– jea, aurrera joateko indarrik gabe saldua geratu nai– zen gudaria baizik. - Orduan ez naiz batere arritzen iges ibiltzea. - Garbi-garbi esango dizut zertan dagoen nere larria. Ta <lena kontatu zion. - Orregatik, gaur Bilbao'tik atera nai nuke. Bes– tela, nereak egin du. - Gogorra da, orratik, orrenbeste aldiz barkatu diozunak ori egitea. - Bai; ala da, erru gabeko anai gaztea illerazi ta gero. Nik daramadan jantzi onen azpian olako asko 109

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz