BCCCAP00000000000000000001792
ETORRERA Garai batean, eta nere gaztetan ere bai, etxez– -etxe ibiltzen ziran saskigilleak. Oraindik gogoan daukat gure baserrian izan zanaren azken agurra. Udazkena aurreratu xamarra ordurako. Basoak beiñepein soilduak zeuden. Gure aitak txaratik eka– rri zituen errotik edo bere zepatik ebakitako gaztain gazte, lirain eta abarrik gabeak. Adaskak ez dute zumitzak egiteko balio. Abegi asko izaten baidituzte. Gazteak bear dute, eta guri-guriak. Etxe aurreko putzu zulo batean sartu, an ximeldu ta xamurtu dite– zen. Ni oraindik gaztetxoa nintzan, eta ezin igerri ai– tak zertarako egin zuen ori. Baiña zaarragoko anaiak bazekiten, lenago ikusita. -Laxter emen diagu saskigillea -zioten elkarri, jakintsu. -Nor dek ori? -zan gure galdera. -Etortzean ikusiko dezute -esanta utzi giñuzten. Illebete pareren bat gutxieneko gaztain aiek an egon– go ziran urean, zumitzak egiteko guritzen eta xamur- 7
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz