BCCCAP00000000000000000001792

Ernioko semea Bai arek arro-arro esan ere. Irugarren aldiz esate– ko gogoak kendu nizkion. Oillarrari ttonttorra moztu ere bai. Beste itzik trukatu gabe, bala bera baiño biziagoko begiondokoa eman nion, sudurretatik odo– la zeriola utzita. Etzan uste gabeko orrekin atzeratu. Eldu zidan. Baiña arek etzeukan an zer egiñik, bu– rruka lanean ikasia izan arren. Indarra gaillendu zan. Bereala ankapean sartu nuen, eta negarrez zaintzai– lle geneukanarengana joan zan. -Zer egin ditek, motell? -galdetu zion. -La Niña'k jo egin nau. -Eta ez dek lotsik ori esateko? Ederki egin dik. Ez dezute geiago jostaillutzat artuko. Arek bazekien nola zerabilkiten, baiña bai egu– nen batean esnatuko zala ere. Andik aurrera, nega– rrez joan zanari esaten zioten lagunak La Niña. Beti– ko jarri nuen errespetoa. Geldi-geldi urteak joan ziran. Markesak askata– sunean nerabilkiten. Udara aldeko oporretan egun– doko txangoak egiten genituen. Etxeko oroitzak ere bazijoazen nere burutik. Ernioko semea markes biurtu zan. Berak semea deitzen zidaten, eta zergatik ez nik aita eta ama? Oso kontentu zeuden nerekin, nota onak ateratzen nituelako. Uste gabekoren bat izan ezik, zearo galdua nen– goen. Ez nituen egundo nere egitazko gurasoak billa– tuko. Noizbait azalduko nintzan itxaropenetan ba– zeuden ere, alperrik egongo ziran. Nere Ernio ondo– ko baserri ura ez nuen egundo ezagutuko. Len aito– narekin bezela, Ernio gaiñera ere ez nintzan igoko. Euskalerria illa geratuko zan neretzat. Zenbat olako ote dabil mundu ontan? Saskigille baten semea mar– kes egiña ta bere nortasuna galdua. Baiña uste gabe– ko ori etorri zan. 65

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz