BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Ez ornen ziotela xentimorik eman, eta barkatze– ko. Bera ere batere gabe geratu zala esan zidaken, egia edo gezurra. «Eta geroztik ikusi al dituk» galde– tu nioken. «Bat bai, nere ezaguna. Baiña bestea ez. Ari galdetu nioken kobratu al zuen. «Ordaindu izan balida, ez niñun etorriko» erantzun zidaken lagunak. «Ni ere i bezela geratu nauk. Batek jasoko zin <lena. Iru, arraixkurik gaiztoenetan ibilitakoak, bi beiñe– pein; eta laugarrena ikusi al dek?». «Arrapatzen ba– det, eman bearko zidak. Bestela, il!» erantzun zida– ken amorruz. «Ez ioke alperrik eskatuko. Onezkero geiagori ere egingo zioken billaukeri orí bera. Txa– rrera jo ezkero, ben:iz, gu ere galduko giñukek. Arrapatzen banaute ere, neregatik lasai bizi; ez dit iñor salatuko. Aldez aurretik kobratu bear genieken. Ortan txoroak izan gaituk». «Amaika aldiz nere bu– rutik igaro dek orí. Guk lan egin ta besteak zurrupa– tu». Orain arteko au gu bion arteko elkar izketa uan, eta ondoren nik galdetu nioken mutil zaarrari: «Eta nola eraman zenduten?». «Urez. Getari ondoko ar– kaitz batean beera jetxita, an bakarrik egon giñun luzaroan aurrarekin. Ura, gaixoa, <<Ama! Ama!» ne– garrez, eta nik ezin ixildu erazi. Bertan zin egin nin, ura izango zala neretzat azkenekoa. Noizbait azaldu itun beste bi oiek beren txaluparekin, eta urez arrau– nean eraman genin. Nik, biona kobratu ta etorri nai nin. Baiña buru egiten zuenak ala esan zidaken: «Au– rra eskura ta dirua ere bai. Ez dituk aiek ere txo– roak». Itxas bazter batean geratu giñun. Txalupa urean utzi ta igo giñun aurrarekin esandako lekura. Ordua ere jarria baizeukaten. Emendik iru giñan; andik bi, gazteak gaiñera. Agian bat markesa izango uan, baiña biak arpegi estaliarekin. Nere lagun batek etzekiken nor ziran, baiña besteak jakingo zin noski. Aurrarekin bakarra joateko itzegiñak zeudeken; bat 54

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz