BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Lan txarra egin zenduen orratik ori, Pello. -Gaiztoenetakoa. Alare, lagun maitetzat zeukat nik ura. Arek ere bai ni. -Nola gertatu zan ori? -Tratua egin genduen ezkero, i aukeratu iñudan, eta egokiera billa nenbilleken. Beia ume miñetan zegoela-ta, goraxeago lanean ari zan aitarengana bia– li iñun amak. Bidean nerekin topo egin uan. «Au dek nere ordua» esan ta artu iñudan. Baiña ik karraxi egin uan. Aitak entzun ornen zuela, gaiñera. Baiña, ni ezagutu orduko, ixildu intzan. Batere beartu gabe eraman iñudan txarako bide txigorrean gora, iñork ikusi gabe. Bestela, galdua nengoken. Geldi-geldi igo giñun aldez aurretik aukeratua neukan txabolara. -Nik aitarengana joan bear det! -ik negar egiten uan. -Lasai, Joan Mañuel, laxter joango gaituk eta. -Baiña aitari abisatzera biali nau amak. -Onezkero zaarrenak abisatuko zioken. -Laguntzera joan bearrean, ura bakarrik utzi ta neri galerazi? Azio kaxkarra zan orratik ori -nik erantzun nion. -Ago ixilik, Joan Mañuel. Deabruaren zirikaldi ori ez nin nolanaikoa. Gu txabolan izketan ari giñan bitarte, ixtilluak zerabilzkiteken ire etxean, i ezin billaturik. Ni ere urduri. Bai-bainekien lenengo abi– sua gure etxera egingo zutela. Ni, berriz, palta andik. Nere zorionerako, ordekoa laxter azaldu uan; eta, i negarrez aren eskuetan utzirik, etorri niñun etxera. Ori egiña zearo damutua, baiña atzera egitera ezin ausartu. Bestela, nere bizia arrixkuan geratuko uan. 48
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz