BCCCAP00000000000000000001792

Bazkaria jaki xixtriñik etzan gurean oitutzen. Aurrean, oillo salda pertzakada ikaragarria, ogi zopaz asea. Amaika gizonezko baigiñan, zerbaiten bearra bazegoen. Asi giñan ekarri ta ekarri. Idazteko makina ziru– dien gure maiak. Beti kutxareren batzuk baziran per– tzaren barman. Denak ixilik. Etzan kinkiorik, <lena bukatu arte. Jarri ez ta kendu, pilla bukatu egiten da. Guri ere berdin gertatu zitzaigun. Saskigilleak, eskumuturrarekin ezpaiñak garbitu zituenean, autsi zuen ixillune ura: -Mutillak, ederra zitxion -Azpeiti alde ortan ika– siko zuen izketarako modu ori-. Egunero olako bat ez litzake gaizki etorriko. Urteak <lira ez detala nik olako saldarik artu. -Noizikan bein grazi egiten du. Baiña egunero asi ezkero, nazkatu egingo giñuzke. Beti piñetik ez da komeni. -Bai. Ori ere ala da, Joxe. Saldaren gaiñetik ona ornen dala ardoa, eta zaa– rrak baxoxka bete artu zuten. Baiña guri, bada ez bada, gutxiago eman ziguten. -Bestela, aurki oiuka asiko zerate. Gurean etzan pitarra edateko beste oiturarik. Saskigillearengatik ekarriko zuen ardoa aitak. Gei– txo gustatzen ote zitzaion iruditu zitzaigun. Gure baserriko beste oitura, babarrun gorria iza– ten zan, geienetan beiñepein, bazkaltzeko. Aren sal– darekin zopak egin. Orduan ez. Saldari grazi geiago ematen dio barbantzuak. Ori ez dakit egi osoa dan. Guk ala genduen beiñepein. Etzuten nolanaiko per– tzakada atera. Baiña ura ere laxter bukatu genduen. Amaika gizonek badakizu zer bear duten. Edaria, berriz, pitarra; nai zuenak, aukeran. Ondoren, oilloa beste pertzakada ikaragarria. Le- 39

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz