BCCCAP00000000000000000001792

Aitaren beste ateraldia -Denak utzi dute. Ezin baidegu lanik billatu. Zu oartuko ziñan noski, etxean egindako otar pillak, neurri guzietakoak, nola jartzen dituzten Ernaniko azokan salgai. -Bai. Azkeneko bi urte auetan aukera dago, nai duenak erosi. Ortarako langilleak jarri dituzte. No– naitik badakarte zumitz gaia; eta, nagusi baten men– de, eguneko onenbestean ari dira saskigiñean, gero azokara eraman ta an saltzen jartzeko. Xox pixar batzuen jabe danak, aurrean alako aukera ikusita, nola eramango du amar bat egunerako saskigillea etxera? Bai, Joxe, bai. Ni naiz Gipuzkoako etxez– -etxeko azkeneko saskigillea. Aurki, izan giñanik ere aztuko da jendea. -Eta saskigilletza, ondare bezela, noiztik dator zuen famelira? -Ez diot iñori galdetu. Baiña nere aitona ala zan. Onen aitona ere bai, nere aitari entzun nionez. Ala– re, onek gazterik utzi zuen. Bere ordeko ni izendatu niñun. Eskariak gutxitzen ari zitzaizkion. Berritxue– gia ornen zala esan zidan berak, batean ikusi ta en– tzuna bestean kontatuz. Ori txarra da gero. Baiña nere semeak, ikasi badute ere, berentzat etxerako egingo dituzte. Nerekin bukatzen da saskigintzako bizibide au. -Onuzkero amaika saski egin dezu, ta atsedena artu zenezake. -Bai. Baiña ni ez naiz muxarra, lotan bizitzeko. Bizi bearrak lanak emango dizkit. Neregatik ez bai– nuke sendia naasterik nai. 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz