BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Eta iñork ikusi al du? -Bai, noski. Kaletik datorren neskatxen batek ikusi duela uste det, bere esne ta tratu pixarrak saldu ta etxerako bidean zala. Ari ere bere galderak egin zizkion. Bai onek ze– kiena kontatu ere, eta epaille ta sendagillea etxera joan ziran. Ordukoz beiñepein batere gezurrik esan gabe be– re biotzeko maitea babestu zuen. Gero gerokoak. Bein ura beste aldera joatean, etzion batere ajolarik. Andik sei bat egunera etorri zan berriro sendagi– llea, ta berri onak eman zizkidan: -Joan Mañuel, sendatua ago. Ondo garbitu ta lotua eduki ezkero egun batzuetan, etzeukak gaiz– totzeko arraixkurik. -Orduan ni emendik joan ninteke? -Bai, dudarik gabe. Baiña ez oraindik indar geie- girik egin. -Joan Mañuel, iñoren beldurrik ez daukak emen, eta beste bost egun igaro itzik. Orduan lasai joango aiz -esan zidan Pellok. -Ondo esana, aita. Presaka ibilita ez dezala bere bururik ondatu -Maritxuk. -Zuk prakak jantzi bear zenituzke -esan nion. -Batek denetarako preparatua egon bear du -Maritxuk. Ama-alabak biak maite niñuten. Jakiña, bakoi– tzak bere erara. Ondo zainduta egon nintzan. Abian, ala esan zidan neskak: -Berriro ere bisitatxoren bat laxter egingo diguzu noski? 144
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz