BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Orixe da nere iritzia ere. Zertan sartu bear gen– duan gudate ortan guk? Madriden errege jartzea ez da gure egitekoa; eta azkenik, zuk diozun bezela, bakarrik utziko gaituzte. Baserritar gizarajoak larru– tik pagatuko dute. Mendietako guda haida au -zion andreak. -Eta orrekin zer aurreratuko degu? Euskalerriak galera galanta. Irabazlea ere galduan. Gaillenduko bagiña ere, guretzat kalte. Etsaien onerako ari gera. Errege au jarriko balitz ere, andik aginduko luke. Guretzat, beste edozein bezin zapaltzaille. Bitartean, gazteak iltzen. Iltzen ez diranak ere, ezer ez aurrera– tzeko urterik onenak galdu. Uztagun izketa zikin au, zenbat eta geiago aipatu, orduan ta usai txarragoa artzen diot eta. Tarteka bisitaren batzuk egin nai nituzke etxera. Bestela, ez nuke etsiko. Baliteke, bada, iñoizka eman azaltzea. Agurtu nuen, eta aita baitegian zaintzen zegoen mozkorrari kendutako aizkora artuta, illunbistan joan nintzan, iñor oartu gabe, nik ere, Maritxuk be– zela, guda ta gudazaleak madarikatuz. Konpañi hate– ra agertu nintzan. Ez nuen iñor ezagunik. Baiña kos– ta aldera. Iges egin nai ta ere, andik erosoago. Orduko gudaren martxa arritzekoa zan: ez aurre– ra, ez atzera, beren lekuetan jarri ta kito. Gaur ba– tek, biar besteak, aldizka sarreratxoak egin; arrapa– tzen zutena kendu; baserritar gizarajoak larru gorri– rik utzi; mutil gazteren batzuk gudaritzarako eka– rri... Olaxe ibiliko giñan urteetan txandaka. Bein, erri txiki hatera sartu giñanean, negargurea eman zidan mutil gazte batek. Gorputza bazuen, bai– ña oraindik urte gutxikoa. Gurekin eraman nai gen– duen. Gurasoak ezetz; etzeukala ortarako adiñik. Txerri iltzerakoan bezela mai baten gaiñean jarri- 128
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz