BCCCAP00000000000000000001791
TXALETEKO GORABEERAK Ifiaxio, esan genduenez, ostatura joaten, zan. Ez txalet artan beretzat lekurik etzegoelako. Baiña ba– zekiten ezkondu gabeak zirala, ta etzuten beren izen garbia jendearen mingain txorrotxak ebakitzerik nai. Maritxuk, bada ez bada, goian geratzea nai zuen. Bi emakume bakarrak, eta iñot ezagutzen etzuten lekuan, babes gape geratzen zirala. Amak uko egin zion, ordea. Mutilla etzan bein ere bere gogokoa izan, beste aitzaki bat jarri bazuen ere. Orregatik Doña lsabelek bere senarrarekin izaten zituen eztabaidak. Baiña alperrik. Aitak benetan maite zuen mutilla. Emakume au, berriz, len ere esan detanez, Don Antonioren bigarren emaztea zan, eta ez Maritx:uren ama. Amaika buruauste ematen zion orrek. Ama ordekoari bereganatu nai, ta ezin. Onek zenbat eta geiago aurka itzegin, orduan ta maiteago zuen aitak bere suigaia, interes guzien zu– zendari jartzeraiño. Aita ta ama oso gutxi ikasiak ziran. Maritxuk zerbait. Orregatik eman zion aginte 99
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz