BCCCAP00000000000000000001791
Joxepa aztitzan berriro askoak igaro ditut, baiña miñak joan ziran. Arrasto– ren batzuk geratuko zaizkit. Alare, ori ez da ezer. - Orí noski betiko izango dezu. Amaika zauri gaizto baditut sendatuak. Au baiño zaillagoak, gutxi. Gure auzoko ta txikitan zure laguna, ta gero Ameri– ketara joandako Antoniorena noski denetan zaille– na. Tétanos arrapatzeko arraisku aundia zeukan arek. Baiña, Jaunari eskerrak, etzitzaion pasmatu. Urrengoa zurea izango da noski. Beste bat badaukat orain. Mugan polizia da. Txarrantxak egin ziola esan zidan, baiña ez diot sinisten. Ura zakurraren ozkada da; ez urratua edo ebakia. Berak jakingo du gezurre– tan zergatik ari dan. Oraindik egunak bear ditu sendatzeko, ondo dijoakio baiña. Emendik txu– xenean arengana joan bear det. Joxepak goxo-goxo bota zuen amua, arrairik lo– tzen ote zitzaion. - Antonio diozu? -galdetu zion ostalariak. - Bai. Geronekoan karakol biltzailleak illa arkitu duen ori. Zure garai bateko ezaguna noski. - Baita laguna ere. Arek zauri ura egin zuenean, nik egin nuen lenengo jauzia. Ondoren, arek; eta botilla ipurdian lotua geratu zitzaion. Arekin Ameri– ketara joan ez joan ibilli nintzan. Asiera ona izan zuen, baiña bukaera txarra. - Ez eder-ederra gizarajoak. Aberastuta zetorre– na, etxe atarían il. - Ogei ta amar urte zeramazkien Ameriketan. Iru Erregetan joan zan. Oraindik gogoan daukat !rungo zubiraiño nola lagundu nion. Amets ugari bazebillen gure buruan. Orain emaztea detan onekin ordurako asía nintzan. Bestela, aldegingo nuen. - Etorri noizbait eta aterako zitzaion norbait zu- 95
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz