BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Gertakari triste aiek bukatu ta gero, aspaldiko ezaguna zuen ostatu hatera joan zan. Prantziatik sar– tu ta Ondarrabirako bidean zegoen au. Lenengo txangoa, bada, ara egin zuen. Inguru aietan asko ibillitakoa, erritik kanpora ere noiznai deiak izaten baizituen Joxepak. Antonio an bazkaltzeko asmoan zetorrela baze– kien, billatu zuen eskutitz estraiñu artan garbi-garbi jartzen baizuen; ta galdet1,1 nai zuen bere berririk ikasi ote zuten, oraindik atzoko kontua zan ori ta. An geratu ta bazkaldu bazuen, oroituko zirala, ango na– gusia ta Antonio auzoak izan ziralako. Ostalari ura ondarrabiarra zan, bertako alaba batekin ezkondua. Ostatua, beraz, emaztearena zan. An bazkaldu ba– zuen, elkar ezagutu gabe etzirala geratuko. Eizean zebillela, eskupeta lertu zitzaion nagusia– ri, ta txikitako bere zauri ariñak sendatzen zizkiona deitu zuen: Joxepa alegia. Oni eskerrak, poliki-poliki bazijoazkion zauriak sendatzen. Oraindik ez noski bear bezela, baiña gaiztotzeko beldurrik gabe. Den– bora bear. Bere asteroko ikustaldia egin nai zion, bada, obe– to zijoakion edo ez jakiteko. Bidean arkitzen zituen sendagaiak jasoz, etzuen iñora alper biajerik egiten. Joan zan, bada; ta, bien zorionerako, sendatua arkitu zuen, zauriak ondo itxi ta oiñazerik gabe. - Au, Felipe, sendatua daukazu. Banituen nere kezkak. Erdi erretako zauri oiek gaiztoak izaten bai•– dira. Baiña azkena billatu detan txantxa belar orrek • egin du bere lana. Oso bikaiña da zauri auek senda– tzeko. - Bai, ta eskerrak zuri. Sendagilleetara joan banintz, ebaki gabe etzidaten utziko. Oiñaze gaizto 94

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz