BCCCAP00000000000000000001791

JOXEPA AZTITZAN BERRIRO Antonioren illetak bukatu ziranean, Joxepak, tar– teka oitura zuen bezela, Irun aldera joateko asmoa artu zuen, an zauritutako bat bazeukan ta, ari ikertxo bat egiñez, illa billatu zuen karakol biltzaille ori zer moduzko mutilla zan ikasi nairik, askok arengatik gaizki itzegiten zuten ta. Eskutitz txiki ura billatu ezkero, ta berak beldur zuena gertatu, Joxepari, zeraman bizibidean, erreza iruditzen zitzaion illunpeko ezkutu ori argitzea ta orren berri jakitea, iltzaillea Ondarrabian bizi bazan beiñepein. Malezi aundia zeukan aztiak. Beti irripartsu ta apal-apal itzegiten zuen, egiten zizkioten galderei ze– kien bezela erantzunez. Orduan, besteak ere etzioten ukatzen. Xirika-xirika, ezeren ajolik ez balitzaio be– zela, atera eraziko zien nai zuen guzia galdetzen zie– nei. Len esan degun bezela, bost aiek txalet aurrean zer pentsatu etzekitela utzita joan zan. Bere egunero– ko egin bearrak ziran lenengo. 93

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz