BCCCAP00000000000000000001791

Karakol biltzaillea rre. Aiek ere aalegiñak egingo zituzten iltzailleak arrapatzen. Karakol biltzaillea, ori etzekiten nor zan. Urte batzuk baziran Ameriketatik etorria zala, Don Kos– meren morroi bezela. Gure bi gazteak, ebatsitako diruagatik etziran ba– tere kezkatzen. Aita galduak, orrek ematen zien nai– gabe. Ura zuten beren babesa, ta batez ere mutillak. Alare, bera zeukaten noski susmurgarriena. Ez daki– gu andregaiak nola pentsatzen zuen. Benetan jarrai– tzen ziola, beiñepein. Nor ote zebillen or tartean? Diru bakarraren atzetik ote zebiltzan, edo fameliko lana zan ori, bi gazteak berezteko? Zer pentsatu etzekiten, baiña oso usai txarra artzen zioten. Epailleak nai bazuen lana egin eta bere jakindu– ria erakutsi, orain zeukan aukera. Ondarrabikoak, zekien guziaren berri Donostikoari pasa zion. Orain <lena aren esku geratzen baizan. Bada ez bada ere, karakol biltzaillea deitu zuen lenengo. Arek billatu baizuen illa. 91

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz