BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari An zegoen Don Kosme ere, jakiña, Donosti ba– rrutiko fiskala zanez eta Ondarrabiko indianoen or– deko bezela, bere lekuan. Illaren alabari eskua ema– nez, serio ala esan zion: - Benetan naigabean laguntzen dizut, Maritxu. Aalegiñak egingo ditugu, ori egin duena arrapatu ta berea ematen. Autosia egin zioten: balaz illa zala, garrondotik sututa. Ondarrabian bizi zana ote zan iltzaillea? Nola ikasi zuen zetorrela? Bere adiskideren bat ote zan? Edo norbaitek andik onera jarraitu ote zion? Galde– ra asko erantzunik gabe. Billatuko ote zitzaien? Ondarrabiar geienak Iñaxioren susmurra egiten zuten. Bera zan zetorrela zekiena. Aitzaki asko jarri– ko zituen, baiña etzioten sinistuko. Beste gazte bat ere bazeukaten susmurgarria: ka– rakol biltzaillea. Errian zabaldu zanean, berriz, bertako jende ma– zala asarretu zan. Amerika aldeko jende ori dirua– rengatik elkar iltzen ari baziran, zijoazela andik, On– darrabiaren izen garbia zikindu baiño len. - Gure gogoan, olako eriotz nazkagarririk ez dia– gu ezagutu emen. Baiña gaizki esaka orrek etzuen bururik. Nik On– darrabian ezagutu ditudan indianoak ez dira orrela– koak.' Bere emazte, alaba ta gurasoak egin ziran gorpu– tzaren jabe, eta fameliko illobian eortzi ixil-ixilik, erdi usteldua baizegoen. Ondarrabi guzia an zan bere illetan, gogotik asa- 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz