BCCCAP00000000000000000001791

Joxe a. Ta, jendeak zionez, askotan asmatzen ornen zuela. Ezin zitzaion, bada, legez aztia deitu. Emakume elizkoia, len esan degunez; ongillea. Erditzaille bezela ere ibiltzen zana. Sendi geienetara bazuen sarrera, ta maitatua gaiñera. Ortatik zerbait kobratzen zuela uste det, arek ere bizi bearra zeukan ta. Aitortzera joaten zanean, apaizak maíz esaten ornen zion: - Joxepa, aztikeri orri utzi bear diozu. Bestela, egunen batean ez dizut asoluziorik emango. - Asoluzioa? Bearrik ere bai al daukat? Nik ez det pekaturik egiten. Frantzisko Deuna bezela nabí! ni -irugarrendarra izango zan noski-, mundu guziari on egiñez. Amaika senditara eraman det nik pakea ta bizi poza. Palita izango litzake orí neri ukatzea, bika– rio jauna, ni baiño eliztiagorik ez daga Ondarrabi guzian ta. Ortan asiko baziña, laxter geratuko ziñake bat ere gabe. - Kristaubideak ez digu sorginkeri ta aztikeritan sinistea galerazten? Zuk ez sinistu bakarrik; aztikeri– tan zabiltza gaiñera. - Sorginkeritan? Orí besterik da. Baiña ni ez naiz aztia ere. Galdetzen didatenean, nere iritzia emango det, eta kito. Ez det orregatik zentimorik artzen. Sinisten duteÍl edo ez, or konpon bitez. - Ez dakit, bada, ez dakit. .. Etzion galerazten, ordea. Ez baizuen erriak ere arengatik gaizki esaten. Baiña bere benetako bizia sasi-sendagilletza zan, edo enplasteroa. Ortan, erri ta bere inguruetan ber– diñik etzuena. 9

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz