BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari nen aurrean iseka egiteko? -zion sumindua Don Kos– mek. - Zuri ere ospela daukazun zaiña zapaldu al di– zut? Ez da fedeko egia. Nai badezu, ez neri sinistu, baiña bai zure kontzientziari. - Bai al dakizu ni nor naizen? - Bai, gizona, bai. Nik esan dizudan orixe. Buru aundi ortan badabilkizu egoaize puska bat. Atare, etzera Jainkoa. - Donosti barrutiko fiskal nagusia naiz ni, ta au– zitara eramango zaitut -erantzun zion, eskubiko beatz bakar bat txutik buruaren berdiñera jasoz ta eskua dardartuz. - Lepoa jokatuko dizut ez nauzula eramaten. Emakume xaar baten aurrean daldaraka zaudena, ai zer nolako fiskala! - Nere barrutietan ez geiago ankarik sartu -asa– rre esan zion Don Kosmek. - Ez, gizona, ez. Erri onek barruti aundiak dauz– ka. Zerok eskatu, ta asarretu. Fiskal jauna, ez da gero erreza Joxepa aztiaren bizkar par egitea. Orí nai zenduten, baiña kukuak oker jo dizute. Denei eskua emanta, bixi-bixi aldegin zuen an– dik, esanez: - Erri ontako Iixiba guziak ez dira aski zuek iruen eskuak garbitzeko. Maritxuk Joxeparen igerletzak kuaderno batean idatzi zituen. Don Kosmeren etxe aurretik igarotzerakoan, za– kurra zaunkaka erten zitzaion. - Oa ortik nagusiaren mutur orrekin! -oiu egin zuen ozenki, denak entzutearren. 85

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz