BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Asmatu detala aitortzen dezu orduan? - Ez dizut baietzik eta ezetzik esango. Eta nore- kin? Ez dezu irakurtzen? - Jakiña, emakumeren batekin. Baiña ez du ize– nik jartzen. - Zuk esan gabe ere, badakit ori: emakumeren batekin maiteminduko nintzala. Eta irabaziko al det? - Bai. Baiña beti Justiziaren iges ibilli bearko dezu, ta irugarren batek pagatuko du larrutik zuek aldegiña. - Zer det nik Justiziaren iges ibiltzeko? - Jar zazu eskua zure biotz gaiñean, ea zer esaten dizun. Bostetatik iruan eskuak gorri-gorriak <laude. Ondarrabiko lixiba guziak eskas <lira, oiek onda garbitzeko. Zer egin det, bada, orduan nik? - Kontzientziak aitortzen dizun orixe. Esaidazu garbi, ea zer egin detan. - Denen aurrean esatera ez naiz ausartzen. Zer da ori? ltxurak egiten ari bazera, zure txo– rakeriak kezkatuko nautela uste al dezu? Zer irakurri dezu, bada? - Zure esku oiek benetako odol kutsua daukate. Ero gaizto bat bezela, bi atzaparrekin lepotik el– du ta itotzeko zorian asi zan. Baiña Joxepa eme zegoen, eta Iñaxioren atzean arkitu zuen babesa. - Kalma, kalma, Don Kosme. Badirudi arrazoi ematen diozula. Bere bizkar par egiteko asmoan así zerate, ta bere aztitzak amorratuta utzi zaituzte. Do– nostiko fiskal nagusi batek bere nortasuna gorde bear du. - Ondo diozu, gazte. Baiña nor da ori, neri de- 84

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz