BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari detan edo ez, zure kontzientziak garbi erakutsiko dizu. Orain Don Kosme geratzen zan. Alarguna ornen zala. Jendeak ala zion beiñepein. Karakol biltzaillea esaten zioten morroi batekin bizi zan; lenengo aztitza: egin zion gaztearekin. Amerikarra, baiña aspaldi ar– tan Ondarrabian bizi zana. Gizon ospetsua. Donosti– ko auzi barrutiko fiskal nagusia. - Zer esan bear dute neregatik, aztikeritan ibilli naizela jakiten badute? Norbaitek algara gozoa egin– go du. Alare, eskua azpikoz gaiñera jarriz, onela esan zion Joxepari: - Egidazu neri ere. Ea zer irakurtzen dezun nere eskuetan. Esku zabaleko arrai oiek ando aztertuz, ta berriro begiak igurtziz, begira-begira egon ondoren, serio– -serio jarri zan. - Zer: etorkizun txarren bat irakurtzen al dezu? - Esku au gorri-gorria daga. - Arloteak iruzurtzeko nolako itxura ta zeremo- niak egiten dituzten! Zergatik ez dezu kandela bat pizten, abeto ikusteko? - Alperren eskuan irakurtzeko ez det kandela bearrik. - Alperra zuk neri? Zer daga, bada, idatzia nere eskuetan, «M» aundi bat besterik? - Zearo maitemindua zaudela. Ori da lenengo irakurtzen detana. - Nere adiñeko alargun batean ez da arritzekoa ori. 83
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz