BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Eskerrik asko, Joxepa. Maritxuk bezela diot nik ere, ta Jainkoak nai dezala zuk asmatzea. - Eskuak ikusi gabe ere, ori asmatzen erreza da -esan zion Don Kosmek. - Ondo dago. Zure txandan esango dezu asma- tzen detan edo ez. Ondoren, Doña Isabel. Onek aztitza gozoren ba– ten itxaropenetan zabaldu zuen eskua. Aztertu zuen ondo. Begira-begira egon ondoren, ala esan zion: - Doña Isabel, zu ere maitemindua zaude. - Gezurra! Oraindik senarra bizi edo illa dan ez dakidala gaiñera. - Alperrik ukatuko dezu. Nik ori garbi-garbi irakurtzen det emen. Lenengo uste gabeko artatik zerbait lasaitu zane– an, ala galdetu zion, zeremoni aiek guziak parregarri– tzat artuta: - Zuk asmatzen dituzun ipuiak <lira. Baiña esai– dazu: iritxiko al det maite detan ori? - Bai. Baiña beti Justiziaren iges ibilli bearko dezu. - Zer txarrik egin det nik, Justiziaren iges ibil– tzeko? - Jar zazu eskua biotz gaiñean, ea zer aitortzen dizun. - Nere egoera triste ontan, urrikaldu bearrean, par egin nai al didazu? - Barkatu. Zuk eskatu didazu, ta nik ospela dau– kazun zaiña zapaldu. Ori irakurri baidet nik. Zure egoeran dagoen baten bizkar par egiteko gogo gutxi dauka Joxepak. Ez nauzute ondo ezagutzen. Asmatu 82

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz