BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Don Kosmek asarre xamar galdetu zion: - Morroiak, zigortzeko zer txarrik egin du? Eta nor <lira maite dituen oiek? - Ori ez dakit. Zurea ikustean, agian an– tzemango diot. - Bai. Zure aztitza ta auntzaren gaberdiko eztula berdintsuak izango <lira -erantzun zion Don Kos– mek. - Ez ditut denak asmatzen, baiña batzuk bai, batez ere guri-guri bizi diranen eskuetan. Arraiak garbi-garbi edukitzen baidituzte. Lan gogorrean ari diranak, askotan berdinduak. - Bai. Gizon sinpleak iruzurtu ta txanpona poliki irabazteko modua, batez ere berak nai duten bezela– ko aztitza egiten badiezu. - Ezagun dezu fiskala zerala, ta nik kobratzen detan edo ez jakin nai dezula, auzitara eramateko. Bestela, zertarako ortaz orrenbeste galdera? Don Kosmek etzion erantzun. Ondoren, Maritxu aurreratu zan. Bere esku azpia onda aztertuz, ala esan zion: - Zu oso maitemindua bizi zera. Erasoaldiren ba– tzuk izango dituzu laxter. Baiña zuk irabaziko dezu maite dezuna. - Eskerrik asko -erantzun zion-. Orixe entzun nai nuen, jakiña, aztikeritan ez badet sinisten ere. - Baiña nik asmatuko detala zaude lasai. Irugarrena, Iñaxio. Onen esku zabala ere ando aztertuz, Maritxuri bezela esan zion: - Zu ere zearo maitemindua zaude. Ez <lago uka– tzerik. Eraso txarrak izango dituzu laxter. Alare, denak menderatu ta irabaziko dezu maite dezuna. 81
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz