BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Beatza txutik jarririk erantzun zion: - Bai, Don Kosme. Baliteke jakitea. - Utzi dezaiegun orain kontu triste oiei. Billatu- takoan itzegingo degu -zion Don Kosmek. Arek aztiaren bizkar par egin nai zuen. - Ea guri igertzen diguzun. Ea zer dion gure etor– kizunak. - Nik, irakurtzen detana esango dizut, txarra edo ona izan -erantzun zion Joxepak-. Ez gero asarretu. Len esan degunez, aztiak bazekien bere bizkar par egin nai zutela. Lenengo, Don Kosmeren mo– rroia asi zan. - Nik, berriz, aztikeritan ez det sinisten. - Ez dezu batere galduko. Esku zabala gaiñera jarriz, begira-begira egon zi– tzaion puska batean, eta azkenik ala esan zion: - Zu, azken onetan, neska eder batez maitemin– du zera, baiña beste batek eramango dizu. - Ni norekin nago maitemindua? - Jar zazu eskua biotzaren gaiñean, ta laxter ige- rriko diozu. - Eta garbi al nago? - Etzaude garbi. Baiña besteen aurrean ez dizut azalduko. Serio-serio, ala erantzun zion: - Zuk ez dezu or ez onik eta ez txarrik irakurri. Ez det ezer ere sinisten. - Aske-askea zera. Alare, benetan tristetu egin zera, ta maite dituzun batzuen igesa zuk pagatu bear– ko dezu. 80

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz