BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Galdera guzientzat bazuen erantzuna. Parra ta algara lasai egiten zuena. Emakume baikorra bene– tan. Sartzen zan leku denetara poza ta itxaropena zeramakiena; ta, aal bazuen, berak barman gaiñezka zeukan ura: pakea alegia. Biotzeko aukeratik itzegi– ten baidu mingaiñak. Amaika fameli asarre zeude– nak adiskidetua, ta zenbat okasio gaizto moztua. Illea orduko oitura xaarrera orraztua zeraman, buru gaiñera bildua tontor txiki bat egiñez, iru edo lau matxarde txikirekin josia eusgarri bezela, aizeak arrotu ta banatu etzezaion. Belarrietako xinple batzuk. Oiñetakoak, zer esa– nik ez, espartzin beltzak; eta gerrian mantaltxo bat. Etzan aberats jantzita ibilliko -ortarako etzeukan modurik-, baiña bai txukun. Urrats ugari ta txikikoa, aidean dabillen mitxirrika bezin ariña. Zebillen lekuan zebillela, beti belar xortaren bat edukiko zuen eskuan. Bidean topo egiten zutenak, «Agur, Joxepa» esan gabe etziran igaroko. Olakoxea zan gure Joxepa aztia, benetako urko maitalea, Ondarrabian jaio, azi ta bertan bizi zana. Aztia bai benetan, baiña guk or erri batzuetan ezagutzen ditugun oiek bezelakoa ez: beren etxeetan bizi ta beren iritzi ta aolku emaleak, ortatik bizi diranak, ar leku ta guzi. Gaurkoan olako asko <lira; ta, beste mundukoak bezela, misterioz itzegingo di– zute. Baiña Joxepari ere, bere !anean ari zala, norbai– tek eskatzen bazion, egingo zuen bere aztitza. Ori beti <luan, ordea. Etzan ortatik bizi. Bere zeremo– niak egin ondoren, erantzunik gabe etzuen utziko. 8
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz